Politika -
Ministroen Kontseilua
Masek deliturik egin ote zuen ikertzea eskatu die Gobernuak epaileei
Masen inguruko ustezko polizia txostenaren eta etxegabetzeen dekretuaren inguruan hitz egingo du Rajoyk ostegunean, Kongresuak egingo duten kontrol saioan.
Erredakzioa
Artur Mas Kataluniako jarduneko presidenteak ustezko polizia txosten batek egotzi dizkion zerga iruzurrak egin ote dituen ikertzea eskatu die epaileei Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordeak, eta ikerketa hori ''erabateko independentziaz eta neutraltasunez'' egitea eskatu die.
Ministroen Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan esan duenez, auzi honetan bi gai ikertu behar dituzte: ustezko polizia txostenaren berri nork eman duen ezkutuan (Barne Ministerioa hori argitzeko lanean ari da), eta zirriborro horrek mahai gainean jarri dituen akusazioak egiazkoak diren.
''Epaileek ikertu behar dituzte akusazio horiek'', berretsi du Gobernuko presidenteordeak.
Rajoyren agerraldia Kongresuko kontrol saioan
Masen inguruko ustezko polizia txostenaren eta etxegabetzeen dekretuaren inguruan hitz egingo du Rajoyk ostegunean, Kongresuak egingo duten kontrol saioan.