Politika -

Lehendakaritzan

Jaurlaritzari zilegitasuna kentzeko EAJk 'behea jo' du, Lopezen ustez

Bere gobernua ''anekdota iragankorra'' izan ez dela esan du Patxi Lopezek, eta etorkizunean sozialistek gidatutako beste Jaurlaritza bat egongo dela iragarri du.

Patxi Lopez jarduneko lehendakaria. Argazkia: Efe
Patxi Lopez jarduneko lehendakaria.
Patxi Lopezek agur esan die Jaurlaritzako lankideei

01:26

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Botere-eskualdaketarako bilerak zapuztuta, EAJ Jaurlaritzari zilegitasuna kentzen eta "etorkizuneko politikak" justifikatzen saiatu dela uste du Patxi Lopez jarduneko lehendakariak. Gainera, jarrera horrekin, EAJk "behea jo" duela salatu du Lopezek.

Lehendakariak Eusko Jaurlaritzan azken legegintzaldian izan dituen goi-kargudunei 'agur' esateko ekitaldian egin ditu adierazpenok. Lopezek esan die ez duela onartuko inork ''gezurren bidez'' bere Gobernuaren lanaren gainean ''susmorik ezartzea''. Haren esanetan, EAJ "bidea lokazten" ari da botere-eskualdaketa oztopatzeko.

Jaurlaritzan egon den bitartean egindako lanarekin ''harro'' agertu da Patxi Lopez, eta iragan berri den legegintzaldia terrorismoaren bukaerarena eta alternantzia politikoarena izan dela nabarmendu du. Halaber, sozialistak berriz ere Jaurlaritzan egongo direla iragarri du Lopezek, eta urte hauetako jarduna ''anekdota iragankorra'' izango ez dela. "Ez zarete historialariek azpimarratu ohi dituzten bitxikerietako bat izango. Ez zarete museoko piezak izango. Egongo da gehiago'', esan die.

''Amildegian behera''

Jarduneko lehendakariak oharra bidali dio Artur Mas (CiU) Generalitatearen presidenteari: "Ezin zaie kataluniarrei amildegian behera erortzen utzi". PSE-EEren buruaren arabera, Masek "ez du murrizketen txapeldun izan nahi, eta sezesioaren txapeldun" izan nahi du "historia liburuetan".

Gainera, independentziak ez duela finantziazio arazoa konponduko eta azaroaren 26an, hauteskundeen ostean, Kataluniak "arazo ekonomiko berberak izaten eta murrizketa berdinak sufritzen" jarraituko duela azpimarratu du.

Patxi Lopezek Kataluniako hauteskundeetako inkestak izan ditu hizpide, eta Masen "hordagoak" ez diola "agian" espero zuen emaitza emango eta "lehen zuena baino ordezkari gutxiago" lor ditzakeela ohartarazi du

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea