Politika -

Trantsizioa

EAJ: 'Jaurlaritzak bere kabuz bertan behera utzi du gaurko bilera'

Hala ere, jardunean dagoen Jaurlaritzarekin “elkarrizketa eraikitzailea” egiteko “prest” jarraitzen duela azpimarratu du EAJk, “oraingo kudeaketa lanaren egoera zein den jakiteko”.

Iñigo Urkullu (EAJ). EITB.
Urkullu: 'Bertan behera uztearena ez da EAJren aldetik izan'

01:57

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk adierazi du Patxi Lopezen Gobernuak “bere kabuz” gaur goizean bertan erabaki duela hitzartuta zegoen bilera “bertan behera uztea”. Zentzu horretan, jeltzaleek deitoratu egin dituzte Jaurlaritzaren eta EAJren artean egin behar zuten “informazio-bileraren inguruan sortu diren gorabeherak”.

Ohar batean EBBk azaldu duenez, hitzartuta zegoen bilera “diskrezio giro batean burutzekoa zen”, elkarrizketa “aurrera eraman ahal izateko” eta Gobernu trantsizioa “normaltasun osoz egitea bermatzeko”.

“Ulergaitz gertatzen den arren, Gobernuaren bozeramaileak atzo bertan eskainitako prentsa aurrekoan egin zituen adierazpenek arestian baldintza horiek hautsi zituen, EAJren lepoan jarri zelarik, alderdi honek, oraingoz hartu behar ez dituen erabakien inguruan sortu den presio publikoa”, adierazi dute jeltzaleek.

Hala ere, jardunean dagoen Jaurlaritzarekin “elkarrizketa eraikitzailea” egiteko “prest” jarraitzen duela azpimarratu du EAJk, “oraingo kudeaketa lanaren egoera zein den jakiteko”.

Horren harian, EAJk bere “kezka” aideraqzi du, Lopezen Gobernuak “bere eskumen esparrutik kanpo geratzen diren neurri, esleipen eta konpromisoak hitzartzeko asmoa duelako” albistea jaso duelako.

“Aipatu konpromisoek eragin nabarmena izango dute jarduneko gobernuaren agintaldiaren osteko aurrekontu publikoetan”, gaineratu du EAJk.

Zentzu honetan, EAJk Lopezen Gobernuari eskatu dio “bere agintalditik kanpo geratuko diren erabakien edo gastuen inguruko akordiorik har ez dezala, eta lan edo zerbitzu berririk eslei ez dezala”.

“Euzko Alderdi Jeltzaleak argi eta garbi esan nahi du, zentzu horretan ezarri diren mugak gainditzekotan, kontuan hartu ahal izango dela, kasuan kasuko erantzukizun pertsonalak exijitzeko orduan”, bukatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea