Politika -

Astearteko bilera

Aieteko bilerak ETAren desegitea oztopatzen duela dio Barne ministroak

ETAren egoera ikusteko ez dela "bitartekari edo egiaztatzailerik behar" berretsi du Barne ministroak, "segurtasun indarrekin nahikoa delako".

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroa.
Jorge Fernandez Diaz Barne ministroa.
Jorge Fernandez Diaz Barne ministroa.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteartean egingo den Aieteko bilerak "ETAren desegitean oztopo larriak" jartzen dituela uste du Barne Ministerioak.

Ministerioko iturri batek Efe agentziari esan dionaren arabera, "ETAren egoera ikusteko ez da bitartekorik ezta egiaztatzailerik behar, Estatuko segurtasun indarrekin nahikoa delako; horiek baitira egiazko egiaztatzaileak".

Orain urtebete Donostiako jauregi berean hartutako akordioak gainbegiratzeko egingo den bilera Jonathan Powell Tony Blair Britainia Handiko lehen ministro zeneko kabinete buruak sustatu du. Aste honetan EAEn egon da eta alderdi politiko eta erakunde guztiei bileran parte hartzeko deia egin die. Hala ere, PSE-EEk dagoeneko iragarri du ez dela bertara joango nahiz eta iazko bileran parte hartu zuen, eta PP ere ez da bertan egongo, 2011. urtean bezalaxe.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea