Politika -

Hauteskunde-ekitaldia

Mas: 'Konstituzioak ere ez du Kataluniako prozesu subiranoa geldituko'

Generalitateko presidenteak iragarri duenez, datozen hauteskundeetan jende askok CiUri boza emango dio proiektu subiranoa aurrera eramateko.

Artur Mas Generalitateko presidentea, hauteskunde-ekitaldian. Argazkia: EFE
Artur Mas Generalitateko presidentea, hauteskunde-ekitaldian. Argazkia: EFE
Artur Mas Generalitateko presidentea, hauteskunde-ekitaldian. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Artur Mas Generalitateko presidenteak gaur adierazi duenez, "ez epaitegiek ez Konstituzioak ere dute Kataluniako prozesu subiranoa geldituko". Hauteskunde-ekitaldi batean Masek "salbuespenezko gehiengoa" eskatu du, "salbuespenezko une baterako".

Halaber, datozen hauteskundeetan jende askok CiUri boza emango dio proiektu subiranoa aurrera eramateko. "Ezin da lidergo sendo gabe tamaina honetako proiektua aurrera eraman", azpimarratu du Masek.

Emaitza irmoa

Kaleko ahotsa "hautestontzietan boza" bihurtzeko eskatu du Masek bere hitzaldian, "asko dugulako jokoan", Diadan izandako manifestazioan "manipulaziorik" egon ez zela argi uzteko. "Kataluniako gehiengo sozial batek estatu bat izan nahi du", nabarmendu du.

Autodeterminazio eskubiderako unea heldu dela nabarmendu du Masek. "Gehiengo argi bat lortzen badugu, ezin izango diote azaroaren 25eko emaitzei muzin egin", adierazi du. "Emaitza sendoa behar dugu Espainiari eta Europari Kataluniak nahi duena argi erakusteko", esan du.

Murrizketei buruz ez hitz egiteko hauteskundeak aurreratu izatea leporatu diote hainbat lagunek Masi, eta honen esanetan, hori "legezkoa" da. Hala ere, murrizketa gehiago egongo ez direla hitz eman dutenak "iruzur egiten" ari direla ohartarazi du. "Erabaki propioak hartu ahal izateko Kataluniak baliabide gehiago izatea da CiUren konpromisoa", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea