Politika -

Maulen atxilotuta

Manuel Valls: 'Aurore Martinen atxiloketa Justiziaren erabakia da'

Aurore Martinen atxiloketa eta espainiaratzea salatu dutenei erantzun die Frantziako Barne ministroak. "Arraroa da legearen aplikazioa kritikatzea", adierazi du.

Aurore Martin, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Aurore Martin, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Aurore Martin, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostegunean Iparraldean izandako Aurore Martin Batasunako kidearen atxiloketaren eta espainiaratzearen harira, "justiziaren erabakia" izan dela azpimarratu du Manuel Valls Frantziako Barne ministroak.

"Paueko Fiskaltzaren agintaritzan oinarritutako erabakia izan da" azaldu du Vallsek 'Sud Ouest Dimanche' kazetari eskainitako elkarrizketan , "ez da Barne ministroaren erantzukizuna, nik ez dut erabakia hartu".

Zentzu honetan, Martinen atxiloketa eta espainiaratzea defendatu du ministroak, Europako atxiloketa agindu bati erantzuten diolako. Halaber, atxiloketa salatu duten Iparraldeko kargudunei erantzun die Vallsek. "Arraroa da legearen aplikazioa kritikatzea", adierazi du.

"Aurore Martin opor epe honetan ohi diren Poliziako kontrol batean atxilotu zuten eta bestelako bertsiorik errefusatu egingo ditut", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea