Politika -

Kritikei erantzuna

Frantzia: 'Aurore Martinen espainaratzea legearekin bat dator'

"Atxilotzeko euroagindua epaileen artean egindako gauza da, Gobernuko agintariek ez dute gai horretan parte hartzen", esan dute Frantziako Gobernutik.

Aurore Martin ostegunean atxilotu zuten, Maulen. EITB.
Aurore Martin | Frantzia: 'Aurore Martinen espainaratzea legezkoa da'
Aurore Martin ostegunean atxilotu zuten, Maulen. EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Justizia Ministerioak Iparraldeko hautetsiei erantzun die Aurore Martinen espainaratzea "Europako legediari zorrotz jarraituta" egin zela esateko. Iparraldeko kargudunek azalpenak eskatu dituzte Batasuneko buruzagi oiharen kasuagatik.

Komunikatu baten bidez, Martinen espainaratzea epaitegietako errekurtso guztiak agortuta egin zela gaineratzen du Ministerioak, Europako Giza Eskubideen Epaitegia barne.

"Atxilotzeko euroagindua epaileen artean egindako prozedura da, Gobernuak ez du hor parte hartzen", azpimarratu du Justiziak. Horrekin batera, euroagindua "delitu larrien kasuetan" erabiltzen dela azaldu dute, terrorismo kasuetan batez ere.

Zalantzak

Komunikatuaren bidez, Frantziako Gobernuak Iparraldeko hautetsiei erantzuten die, alderdu guztietako ordezkariek desadostasuna agertu baitute Martinen espainaratzearekin. Kargudun batzuek ere zalantzan jarri dute Aurore Martin ezusteko errepide kontrol batean atxilotu zutela, eta Barne Ministerioak antolatutako operazioa izan zela salatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea