Politika -
Aurore Martinen atxiloketa
Iparraldeko kargudunek azalpenak eskatu dizkiote Frantziako Gobernuari
Frédérique Espagnac senatari sozialistak iragarri duenez, bere alderdiko zenbait kidek Jean-Marc Ayrault lehen ministroarekin bilera eskatu dute "egoera argitu" eta azalpenak entzuteko.
Erredakzioa
Iparraldeko ehun kargudun politiko inguruk azalpenak esaktu dizkiote Frantziako Gobernuari, Aurore Martinen atxiloketagatik eta espainiaratzeagatik. Kargudunen ustez, Martini "iritzi delitua egotzi diote".
Baionan egindako prentsaurreko jendetsuan, ideologia guztietako poplitikoak izan dira eta Barne Ministerioak egindako operazioarekin ados ez daudela azpimarratu dute. Martinen kontra atxiloketa euroagindua zegoen, Madrilek eskatuta.
Frédérique Espagnac senatari sozialistak iragarri duenez, bere alderdiko zenbait kidek Jean-Marc Ayrault lehen ministroarekin bilera eskatu dute "egoera argitu" eta azalpenak entzuteko.
Espagnac Espainia eta Frantziaren arteko laguntasunaren taldeko presidentea da Senatuan. Prentsaurrekoan iragarri duenez, Espainiako agintariekin biltzeko asmoa du Batasuneko bozeramailea ohiaren alde egiteko.
"Frantziako Estatuaren ardura da frantziako herritar baten egoeraz arduratzea" esan du senatariak. Espagnacek ere auzia gertutik jarraitzeko eskatuko dio Espainian dagoen Frantziako enbaxadoreari.
Errekurtsoa Konstituzionalean
Azkenik, Espagnacek esan du Batzorde Konstituzionalera joko duela Madrilek emandako euroaginduaren legezkotasuna aztertzeko, izan ere, "zenbait disfuntzio" ditu.
Bestalde, Migimendu Herrikoi baten aldeko Batasuna (UMP) alderdi kontserbadorea "harrituta" agertu da Martinen atxiloketarekin, bere delitua "iritzi delitua baita, eta hori ez da Frantzian zigortzen".