Politika -
Elkarrizketa Radio Euskadin
Maneiro: 'Urkulluk ez du inbestiduran gure botoa izango'
Legebiltzarkideak argi utzi nahi izan du UPyDk ez duela beste alderdiekin akordioak egiteko arazori, EH Bildurekin izan ezik, "ez delako alderdi demokratikoa".
Erredakzioa
Gorka Maneiro UPyDko legebiltzarkideak iragarritakoaren arabera, Iñigo Urkullu lehendakarigai jeltzaleak ez du UPyDren aldeko botoa jasoko inbestiduran.
Radio Euskadin egindako elkarrizketan, Maneirok azpimarratu egin du bere alderdia "erabakigarria" izango dela hastear dagoen legegintzaldian, nahiz eta eserleku bakarra izan, batez ete Lurralde Historikoen Legea aldatzeko edo erreforma fiskala egiteko orduan. Izan ere, PSE eta EH Bilduren alde egin dezakeelako, EAJren eta PPren aurrean.
Gorka Maneirok esandakoaren arabera, UPyDk ez du inolako arazorik gainontzeko alderdiekin akordioak egiteko, EH Bildurekin izan ezik, "alderdi hori ez delako demokratikoa", ez duelako ETA gaitzetsi.
Azkenik, lehenago edo beranduago independentziaren "ordagoa" jokatuko dela esan du, Legebiltzarrean gehiengo abertzalea dagoelako.