Politika -

Independentzia eskaeragatik

Katalunia 'ezinezko dilemara' eraman izana egotzi dio Rajoyk Masi

Udal arteko PPko 19. Biltzarreko itxiera-ekitaldian Gobernuko presidenteak ohartarazi duenez, Artur Mas Generalitateko presidentea ez da "legetik at" arituko.

Mariano Rajoy, Udal arteko PPko 19. Biltzarreko itxiera-ekitaldian. Argazkia: EFE
Mariano Rajoy, Udal arteko PPko 19. Biltzarreko itxiera-ekitaldian. Argazkia: EFE
Mariano Rajoy, Udal arteko PPko 19. Biltzarreko itxiera-ekitaldian. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Buruzagi gisa dituen ardurak alde batera utzi eta katalanak "ezinezko dilema" batera eraman izana leporatu dio Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak Artur Mas Generalitateko presidenteari.

Bartzelonan izandako Udal arteko PPko 19. Biltzarreko itxiera-ekitaldian Rajoyk hitzaldi hotza dedikatu dio Masi. "Azalkeria eta axolagabekeria garaiak ez dira amaitu", deitoratu du. Esandakoa zuzentzea espero dut", adierazi du Rajoy, "Mas ametsek bultzatuta aritzen da baina ez du legetik kanpo jardungo".

Miresmena

Rajoyk azpimarratu duenez, "Espainia Kataluniari dio mirespena", eta egoera honen aurrean, batzuek "besteen sentimenduak manipulatu izatea" salatu du (Artur Masi aipamena eginda).

"Espainiarrok Kataluniagatik harro gaude", nabarmendu du Gobernuk presidenteak, "horren historiak, ohiturak eta izateko erak Espainiarentzako balio handiko ondarea osatzen dute". Gauzak horrela, katalanekin hitz egiteko deia egin die PPko alderdiei. "PPk elkarrizketarako zubia izan behar du", adierazi du.

Halaber, "beldurrik gabe eta burua makurtu barik" jokatzeko aholkatu die, azaroaren 25ean "inor etxean gera ez dezan".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea