Politika -

Hauteskundeen balorazioa

'Euskadiko eta Kataluniako arazoa ukatzeak subiranotasuna pizten du'

Artur Masek ''begiak ireki'' eta Euskadiko hauteskundeetan gertatutakoa kontuan hartzeko deia egin du. ''Errealitatea burugogorra da, eta gailendu egingo da'', esan du Masek.

Artur Mas Generalitateko presidentea. EFE
Artur Mas Generalitateko presidentea
Artur Mas Generalitateko presidentea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email
Euskadiko hauteskundeek utzitako emaitzak kontuan hartzek subiranotasuna indartzen

''Euskadiko hauteskundeek agerian utzi dute arazoak ukatzeak eta horiei aurre ez egiteak ez dituela arazo horiek konpontzen'', esan du Masek. Halaber, gogora ekarri du joan den legegintzaldian sozialistek eta popularrek ''indarrak'' batu zituztela EAJ Jaurlaritzatik atera eta ezker abertzalea hauteskundeetan egon ez zedin.

''Arazoa konpondu ordez, handitu egin dute'', Masen ustez. Legebiltzar berrian''oso gutxi falta zaie EAJri eta EH Bilduri eserlekuen bi heren batzeko'', esan du.

Generalitateko presidentearen aburuz, sozialisten eta popularren ''amarruek'' indar soberanistak indartu baino ez dituzte egin.

"Kontuan izan dezatela. Hau Euskadin gertatzen da, eta Katalunian gertatuko da. Ez da Galizian gertatzen, eta ez litzateke Murtzian edo Gaztela eta Leonen gertatuko. Hori ulertzen eta onartzen ez badute, ez dute arazoa konpontzea lortuko. Errealitatea burugogorra da, eta gailendu egingo da'', esan du Masek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea