Politika -
Falangeren ekitaldia Bilbon
Falangeren presentzia azaltzea eskatu diete erakunde publikoei
Lau Haizetara Gogoan plataformak salatu duenez, "erakunde publikoek erakutsitako jarreraren aurrean, naturala eta demokratikoa da hainbat herritarren autodefentsarako erreakzioa".
Erredakzioa
"Euskal Herrian Espainiako Falangearen eta nazien aldeko beste hainbat taldeen deialdiari baimena emateagatik azalpenak" eskaintzeko eskatu du Lau Haizetara Gogoan plataformak.
Talde honek salatu duenez, "erakunde publikoek erakutsitako jarreraren aurrean, naturala eta demokratikoa da hainbat herritarren autodefentsarako erreakzioa". Joan den asteartetik "hainbat kudeaketa egin dira erakunde eta epaitegi mailan, ekitaldi hau saihesteko baina Bilboko Udalak muzin egin die".
Falange, Nudo Patriota Español eta Vieja Escuela de Madrid taldeek deituta, ekitaldi bat izan da ostiral honetan Bilbon. Egun berdinerako faxisten aurkako mugimenduek deitutako elkarretaratzea ere izan da. Bi manifestaziotan Ertzaintzarekin izandako istiluen ondorioz, 15 lagun atxilotu eta beste 50 inputatu dituzte.