Politika -
Bilbon
Falangearen istiluetan atxilotutako 15 gazteak aske gelditu dira
Ertzaintzak Falangeko 50 kide inguru inputatu ditu debekatutako armak eramateagatik eta istiluak eragiteagatik.
Erredakzioa
Falangearekin egon ziren istiluetan, atzo Bilbon atxilotutako 15 lagunak aske gelditu dira Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.
Desordena publikoa eta agintaritzaren aurkako atentatua egozten diete. Atzo, azken orduan, 15 atxilotuak aske gelditu ziren baina epailearen aurretik pasatu beharko dute.
Istiluak 13:00ak aldera hasi ziren. Mugimendu Anti Faxistak deituta ehun lagun inguru bildu ziren Falangearen elkarretaratzearen aurka protesta egiteko.
Poliziak Albiako lorategietara hurbiltzea galarazi zien, eta hauek Ertzaintzaren kontra harrika hasi ziren, Herrizaingo Sailaren arabera. Halaber, Bilboko Kale Nagusian edukiontziak gurutzatu eta erre zituzten.
14:30etan, Falangeko hiru autobus iritsi ziren. Ertzaintzak bertan beisboleko 26 makil eta eskumuturreko amerikarrak atzeman zituen. Debekatutako armak eramateagatik eta istiluak eragiteagatik 50 lagun inguru inputatu ditu Ertzaintzak.