Politika -

Adierazpen polemikoak

Werten iritzia 'Konstituzioaren aurrekoa' da, Generalitateren iritziz

“Identitate espainiarreko hezkuntza sistema nahi dute, eta gaztelaniaz”, Irene Rigau Hezkuntzako kontseilariak jakinarazi duenez.

Artur Mas Kataluniako presidentea. Argazkia: EFE
Artur Mas Kataluniako presidentea.
Artur Mas Kataluniako presidentea. Argazkia: EFE

Redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuaren helburua ikasle katalanak espainiartzea dela adierazi du Jose Ignacio Wert Espainiako Hezkuntza ministroak gaur goizean, eta, adierazpen polemiko horien harira, ministroaren ikuspuntua Konstituzioaren aurrekotzat jo du Irene Riagu Kataluniako Hezkuntzako kontseilariak.

“Inboluzio argi eta garbia da" Irene Rigauren iritziz, eta “identitate espainiarreko hezkuntza sistema bat nahi dute, eta gaztelaniaz”, gaineratu du.

“Argi eta garbi, estatu eredua aldatzeko erasoa hasi dutela baieztatu da”, adierazi du kontseilariak. Katalunian, “aspaldi hasi ziren eskumenak urratzen, eta orain nortasunaren bideari ekin diote”, esan du.

“Probintzia bihurtu nahi gaituzte”, Irene Rigauren hitzetan. Kataluniako Estatutuari esker, “Estatuarekin batera ikasketa plana osatzeko eskumena daukagu, eta ez diogu eskumen horri uko egingo.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea