Politika -

Artur Masen diskurtsoa

Kataluniako hauteskunde aurrerapenaren ondorengo erreakzioak

Juan Carlos erregeak Katalunian azaroaren 25ean egingo diren hauteskundeez hitz egin du, Bartzelonako sari banaketa ekitaldi batean.

Artur Mas eta Juan Carlos erregea. Argazkia: EFE
Artur Mas eta Juan Carlos erregea.
Artur Masen agerraldia: Kataluniako alderdien erreakzioak

01:10

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako hauteskunde aurrerapenaren harira hitz egin du, Juan Carlos erregeak Bartzelonako Kondearen Nazioarteko sarien banaketa ekitaldian. Tarcisio Betrone kardinalak jaso du saria, eta ekitaldian izan da Artur Mas Kataluniako presidentea ere.

Erregearen hitzetan, “itsumena litzateke garai historiko honen larritasuna ez ikustea”. Era berean, Kataluniako, Espainiako eta Europako herritarren borondatearen laguntzaz, egoera horri buelta emateko gai izango dira”, Juan Carlos erregearen iritziz.

“Egoera horri buelta emateko guztion laguntza, zentzu ona eta gizartearen bultzada beharrezkoak izango dira”, gaineratu du Erregeak.

Kataluniako PPren erreakzioa

Alicia Sanchez-Camacho Kataluniako Alderdi Popularreko presidenteak katalanei dei egin die elkarrekin Espainia banatzeko ofentsibari aurre egiteko. Popularraren hitzetan CiUk “Katalunia Espainiarengandik banatu nahi du” hauteskunde aurrerapen horrekin.

PPCko buruzgaiaren iritziz, hauteskundeak azaroaren 25era aurreratzea “bidegabea” da, eta gainera, “paralisia, nagikeria eta koste gehigarria dakartza”. Kataluniaren independentziaren aurka dauden horientzako PP da berme bakarra Sanchez-Camachoren iritziz, izan ere, “alderdi barruan dauden barne tira-birek ez die PSCri” lan hori egiten uzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea