Politika -

Eztabaida, Parlamentuan

Horrela jarraitu dugu Artur Masen hitzaldia eitb.com-en

Artur Masek Parlamentuan egin duten Politika Orokorreko eztabaidan eskaini duen hitzaldiaren jarraipena egin dugu eitb.com-en. Kataluniako presidenteak hauteskundeak deitu ditu azaroaren 25erako.

Artur Mas Kataluniako presidentea, Parlamentean. Argazkia: EITB
Artur Mas Kataluniako presidentea, Parlamentean. Argazkia: EITB
Masek hauteskundeak deitu ditu azaroaren 25erako

01:48

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email
17:35

17:33 Kataluniak autodeterminazio prozesua egin ostean, Kataluniarako presidentziarako hautagaitza aurkeztuko duela esan du.

17:33 Autodeterminazio prozesua egin ostean, ez dela berriro Kataluniako presidente izateko hautagai izango iragarri du.

17:32 Masek ez du argitu nahi izan hauteskundeen ostean independentziarako prozesua hasiko duten.

17:30 "Gaztelania Kataluniako ondarea da", azpimarratu du Masek, eta independentziarako bidean "oztopoak" izango direla ohartarazi du.

17:27 Katalunian autodeterminazio eskubidea erabiltzeko unea iritsi dela esan du Masek.

17:25 Kataluniako presidentearen esanetan, itun fiskala ez zuen Kongresura eraman "Estatutuari buruzko prozesu berri bat" ez hasteko. "Oraingoan ez du Kongresuak bozkatuko, herriak egingo du", esan du.

17:23 Estatutuaren prozesu traumatikoa eta Auzitegi Konstituzionalak "hiltzeko eman zion kolpea" gogoratu ditu.

17:21 Ordubete eta 20 minutuko hitzaldiaren ostean, ondorioetan, "mugarik gabe erabakitzeko eskubiderako trantsizio nazionala" terminoa aipatu zuela gogorarazi du Kataluniako presidenteak.

17:11 Kataluniako presidenteak transplante batzuk egiteko itxaronzerrendak murriztu direla nabarmendu du, eta giltzurrun transplanteetan lider direla.

17:05 Masek hezkuntza alorreko kudeaketa babestu du, murrizketak direla eta Hezkuntza kontseilariak irakasleak aurka izan baditu ere.

17:02 Ingurumen Departamentua kendu arren, bere gobernuaren ingurumen politikak babestu eta garraio publikoa sustatzeko lana nabarmendu du.

17:00 Masek deitoratu egin du AVE trenak Espainia Europako gainerako herriekin lotzen duen linea bat ere ez izatea, Kataluniatik pasatu beharko bailuke.

16:48 Masek legealdiaren balantzea egin du eta hiru omnibus legeak nabarmendu ditu.

16:42 Espainiako Gobernuak Kataluniarekin azpiegituren alorrean dituen zorrak nabarmendu ditu Masek, eta Gobernuari "zorrak ez ordaintzea eta Espainiak bizi duen krisiaren errua erkidegoei leporatzea" egotzi dio.

16:40 Murrizketak gastu publikoaren arabera banatzea eskatu du Masek.

16:34 "Murrizketak ez dira ezkertiarrak, ezta eskuinekoak ere", esan die PSCko eta Iniciativako kideei. "Herriari murrizketak amaituko direla esatea engainatzea da beti", adierazi du.

16:33 "Murrizketak muga gorriak pasatu gabe egin behar dira", azaldu du Mas presidenteak, eta murrizketei buruzko eztabaida, "askotan, demagogiak eta populismoak bideratzen dute".

16:25 Generalitatea Kataluniako enpresak nazioartean aritzeko plana sustatzen ari dela azaldu du Masek.

16:13 Masen ustez, hauteskundeak deitu gabe independentziaren aldeko referenduma egitea "iruzurra" izango litzateke CiUren boto-emaileentzat.

16:08 "Garai bereziak eta erabaki bereziak hartzeko unea da. Kalearen ahotsa hautestontzietara eraman behar da. Herriak konplexutasun handiko garai bat hasteko, hauteskundeen babesa behar da".

16:07 Artur Mas Generalitateko presidenteak Parlamentua desegin du eta hauteskundeak deitu azaroaren 25erako.

16:00 Hasi da Artur Mas Kataluniako presidentearen hitzaldia, Parlamentuan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea