Politika -

Bakea Euskal Herrian

Laura Mintegi: Ezker abertzaleak 'egin du gehien' ETA amaitzeko

Laura Mintegi EH Bilduko koalizioko lehendakarigaiak 'burugabetzat' jo du Alderdi Popularrak ETAren amaieraren lorpena bere egitea.

Laura Mintegi EH Bilduko lehendakarigaia. Argazkia: EITB
Laura Mintegi EH Bilduko lehendakarigaia.
Laura Mintegi EH Bilduko lehendakarigaia. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Laura MintegiEH Bilduko lehendakarigaiaren iritziz, "ETAren amaiera lortzeko" lan gehien egin duen indar politikoa ezker abertzalea da, "argi eta garbi". Gainera, 'burugabetzat' jo du Alderdi Popularrak lorpen hori bere egitea.

Arnaldo Otegik Logroñoko kartzelatik egindako adierazpenak ahotan hartu ditu Laura Mintegi lehendakarigaiak. Otegiren hitzetan, Ezker Abertzalearen konbentzitzeko lan hori egin ez balu, "borroka armatuak euskal politikagintzako agertokian jarraituko luke".

Onda Vasca irrati-kateari gaur goizean eskaini dion elkarrizketan Laura Mintegik adierazi duenez, "ETAren amaiera lortzeko lan handiena egin duen alderdi politikoa zein den" baloratu behar bada, "ez dago zalantzarik, inondik ere: ezker abertzalea izan da. Aurretik lan egiteaz gain, lanean jarraitzen du, eta hainbat politikar kartzelan daude horregatik, gainera. 

Euskal Herria Bildu koalizioko lehendakarigaiaren ustez, "lotsagarria da" beste alderdi batzuek "eurek lortu dutela" esatea, lanik ez egiteaz gain, "bidean oztopoak jarri", eta orain Arnaldo Otegi kartzelatik ateratzeko ezer egin ez dutenean.

Laura Mintegik goizeko elkarrizketan esan duenez, Otegiren adierazpenak "egiatik gertuago daude" Alderdi Popularrak ETAren amaieraren lorpena bere egiteko esandakoak baino.

ETAren amaiera lortzeko, "alderdi politikoen presioaz gain, beste hainbat eragilek ere garrantzia izan dute", euskal gizarteak esaterako, eta Batasuneko bozeramaile ohia ere iritzi horrekin ados egongo dela uste du Laura Mintegik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea