Politika -

Bilera Moncloan

Rajoyk Masi: 'Zure proposamena ez dator bat Konstituzioarekin'

Hala ere, Gobernuko presidenteak erkidegoak finantzatzeko sistema berrikusi eta erreforma egungo legegintzaldian egingo dutela bermatu du.

Rajoyren eta Masen arteko bilerak bi ordu iraun ditu. Efe.
Rajoy Mas | Rajoy: 'Masen proposamena ez dator bat Konstituzioarekin'
Rajoyren eta Masen arteko bilerak bi ordu iraun ditu. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy presidenteak elkarlanean aritzea eskaini dio Artur Mas Generalitateko presidenteari, "benetako" elkarlana, eta "zintzoa". Hala ere, Masek egindako proposamen fiskala "Konstituzioarekin bat ez datorrela" azpimarratu du.

Gobernuaren iritzia komunikatu baten bidez zabaldu dute. Horren arabera, bilerak bi ordu iraun ditu eta Rajoyk arreta osoz entzun ditu Masen proposamenak.

Rajoyk Kataluniak dituen arazoak onartu ditu, baina proposamen fiskalaren kontra egin du, Konstituzioan lekurik ez duelako eta Konstituzioa "agintari guztiek betetzeko eta betearazteko obligazioa dute".

Hala ere, Gobernuko presidenteak erkidegoak finantzatzeko sistema berrikusi eta erreforma egungo legegintzaldian egingo dutela bermatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea