Politika -

Hitzarmen fiskala

Kataluniak Ogasun propioa sortuko duela iragarri du Artur Masek

Generalitateak eta diputazioek zerga administrazioa biltzeko hitzarmena sinatu dute, Ogasun propiorako ''hastapena''. ''Kataluniak bere bidea egingo du, gertatzen dena gertatzen dela'', esan du Masek.

Artur Mas, Generalitateko presidentea. EFE
Artur Mas, Generalitateko presidentea.
Rajoyren eta Masen arteko pultsua, bileraren bezperan

02:33

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

''Kataluniak bere bidea egingo du, gertatzen dena gertatzen dela'', esan du Artur Mas Generalitateko presidenteak, eta, asmo horren adierazgarri gisa, etorkizunean Kataluniako Ogasun propioa izango denaren ''hastapena'' aurkeztu du gaur; izan ere, zerga administrazioa bildu eta iruzur fiskalari aurre egiteko hitzarmena sinatu dute asteazken honetan Generalitateak eta Kataluniako lau diputazioek (guztietan CIU dago agintean).

Artur Masen hitzetan, gaur sinatutako akordioak bi irakurketa ditu. Epe laburrean, ''egun Kataluniak dituen tresnekin'' eguneroko kudeaketa erraztea du akordioak helburu. Epe luzera begira, berriz, ''Estatu egitura propioak sortzen joatea'' da asmoa, ''ez bakarrik datozen hilabeteetarako, baizik eta zertxobait aurreragorako ere'', azaldu du.

"Akordioaren bidez eraman nahi dugu aurrera itun fiskala. Baina, hala ezin bada, Kataluniak bere bidea egin behar du. Ezin dio ez bere orainari ez bere etorkizunari uko egin, gertatzen dena gertatzen dela'', adierazi du Generalitateko presidenteak, izaera ''sinboliko eta irmoa'' izateko xedea zuen ekitaldi batean.

Rajoyrekin bilera

Ostegun honetan Mariano Rajoy presidentearekin Moncloan egin behar duen bileraren bezperan aurkeztu du akordio fiskala Artur Masek.

Bestalde, aldarrikapen sezesionistei Gobernuak ''Konstituzioarekin eta legeekin'' erantzungo diela esan du gaur bertan Rajoyk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea