Politika -

Elkarrizketa TVEn

Rubalcaba: 'Rajoyri estatua eskuetatik ihes egiten ari zaio'

PSOEko buruak esan du Gobernuak erretiroa hartzeko adina 67 urtekoa izateko egutegia azkartuko duela, eta pentsioen kalkulua lan-bizitza osoari zabalduko zaiola gaineratu du.

Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko idazkari nagusia, elkarrizketan. EFE
Rubalcaba: 'PP oso arin urratzen ari da'

03:12

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko buruaren ustez, Gobernuak erretiroa hartzeko adina 67 urtekoa izateko prozesua azkartuko du, eta pentsioen kalkulua lan-bizitza osoari zabalduko zaio.

"Ziur nago hori egingo duela", iragarri du Rubalcabak TVEri eskainitako elkarrizketan. Halaber, neurri horiek herritar gehienei pentsioak jaistea eragingo dutela azpimarratu du.

Rubalcabak Mariano Rajoy Gobernuko presidenteari pentsioen etorkizunaren inguruan argi hitz egin ez izana leporatu dio, eta Kontsumoko Prezioen Indizea desbideratzearekin batera balio berria emango dien ere ez duela esan gaineratu du.

"Ez du erantzunik eman nahi ez dakielako, baizik eta nahi ez duelako", adierazi du, Cristobal Montoro Ogasun ministroari Estatuko aurrekontu nagusiak prestatzean Rajoyk pentsiodunak kontuan izateko eskatu izanaren harira. Pentsiodunentzat hori eman diezaieketen berririk txarrena dela nabarmendu du.

Kataluniarekin elkarrizketatzearen alde egin du

Kataluniarekin dagoen egoerari irtenbidea emateko elkarrizketatzearen alde egin du Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko buruak. Halaber, Mariano Rajoy presidentearen "anbiguotasunek" paktu fiskalaren inguruan "leku txarrera" eramaten dutela azpimarratu du.

Rubalcabak azaldu duenez, Katalunian "egoera zaila" dago, baina ez da "iskanbila", "arazo politikoa" baizik, milaka pertsona kalera irteten direnean manifestazio independentista batean.

Buru sozialistaren ustez, arazo hau ez da oraingoa, "aspalditik dator", "eta elkar ulertze ezaren ondorioz sortutakoa da", gaineratu du. "Hemen irtenbidea jarri beharreko arazoa dago", nabarmendu du Rubalcabak, eta "Katalunia eta Espainia batera hobeto" daudela azaldu du.

Rubalcabak esan duenez, ez dator bat Artur Mas Generalitateko presidentearen paktu fiskalaren proposamenarekin, baina finantzaketa autonomikoen sistema berrikustea negoziatzeko prest agertu da.

Esperanza Aguirreri "dena ondo joatea" opa dio

Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko idazkari nagusiak esan duenez, Esperanza Aguirre Madrilgo presidenteak politikari agur esateak harritu egin du, eta "dena ondo joatea" opa diola nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea