Politika -
Agur esan du
Esperanza Aguirre, polemikaz inguratutako presidentea
Bere ibilbide politikoak ez du inor epel utzi. Besteak beste, konkurrentzia autonomikoak zentralizatzea eta tabakoaren legea malgutzea babestu du.
Erredakzioa
Esperanza Aguirre Madrilgo presidenteak astelehen honetan dimisioa aurkeztu du. Bere ibilbide politikoan zehar ez ditu iritzi propioak soilik ez ezik Madrildik eztabaida nazionalak ere sortu izan ditu:
Autonomien konkurrentziak zentralizatzea
Liberalismoaren babeslea izendatu dute, eta bere azken polemika autonomien konkurrentzien ingurukoa izan da:
Eztabaida hori ireki zuen Mariano Rajoy Gobernuko presidentearekin apirilean izan zuen bileran. Bertan Osasun, Justizia eta Hezkuntza konkurrentziak Estatuak hartzea proposatu zuen.
"Ni ez naiz urrezko txanpona. Nik pentsatzen dudana esaten dut", izan zen kritikatu zutenek izan zuten erantzuna.
Duela astebete, autonomien Estatua "ondo berrikusi" beharra zegoela nabarmendu zuen, bere proposamenak jarraitzaile gutxi lortu arren.
Uribetxebarriari 3. gradua ematearen aurka
Jaimer Mayor Oreja Barne ministro ohiaren kritikekin bat egin zuen, Josu Uribetxebarria gaixo dagoen ETAko kideari 3. gradua emateko Gobernuaren erabakian.
"Liberatu sindikalen" kopuru handia
2010ean, administrazioetan "liberatu sindikalen" kopuru handia zegoela kritikatu zuen, eta, hori jaistea promestu zuen. Oraingo honetan, beste autonomia erkidego batzuek eredu bera jarraitu zuten.
Halaber, 2006an Elena Salgado Osasun ministroarekin ere bere tirabirak izan zituen, ostalarien alde jarri zelako eta tabakoaren lege murriztailea malgutzeko dekretu bat onartu zuelako. Halere, geroago auzitegiak bertan behera utzi zuten hori.
Lidergoa, "BEZ gehiago ez" kanpainan
2010ean "BEZ gehiago ez" kanpainaren gidaritza izan zuen, Jose Luis Rodriguez Zapateroren Gobernuak bultzatutako zerga igoeraren kontra. 40 kutxa bidali zizkion, 410.500 sinadura zituela.
Mariano Rajoy bere alderdiko presidentea lehenengoa izan zen sinatzen, baina aurten BEZa igo du, eta Aguirrek bermatu egin du hori, krisiaren sakontasuna hizpide hartuta.
Katalunian zezenketak debekatzearen aurka
Kataluniako Parlamentuak zezenketak debekatzea erabaki zuenean ere Aguirre ez zen isildu. Madrilgo Erkidegoan Interes Kulturaleko Ondarea izendatu zuen ikuskizuna.
Polemika, baita futbolean ere
Eta zezenketetatik, futbolera. Madrilgo presidenteak maiatzean Bartzelonaren eta Athleticen arteko Errege Kopako partida bertan behera uztea proposatu zuen, euskal herritarrek eta katalanek Printzipeari, Espainiako banderari edo ereserkiari txistu egiten bazieten.
ESPERANZA AGUIRREREN "ALTXORRAK"Esperanza Aguirre Madrilgo Gobernutik gogora ekartzeko hainbat esaldi utzita joan da:
Esperanza Aguirrek "putaseme" deitu zion bere alderdiko kide bati, "nik argitara eman nuen Gürtel auzia" esan zuen, ustelkeria kasu ezagunaren harira, eta biografo bati bere soldatarekin hil amaierara iristen ez zela esan zion. Ondoren, barkamena eskatu zuen.
Irailaren 6an, presidentea Madrilgo Valdemaqueda herrira joan zen, baso-sutea izan zelako bertan, eta, udaletxea ikustean, honako hau adierazi zuen: "ez dut ezer itsusiagoa ikusi, arkitektoak hil beharko genituzke, euren krimenek bizi osoan irauten dutelako".
Jendeak gogoan hartu izan dituen Aguirreren "altxorren" artean, honako hau ere aipagarria da; Esperanza Aguirre. La presidenta liburu autobiografikoan esaldi hau irakurri daiteke: "Aparteko soldatarik ez izateak martir nauka, bizitza osoan izan ditut eta faltan botatzen ditut Gabonetan eta udan. Ez da hilaren amaieran egiten ditudala kontuak; kontua da askotan ez naizela iristen".