Politika -
Agur esan du
Esperanza Aguirre: Politikan aritzeko estilo berezia
Senatuko presidente kargua lortu zuen lehen emakumea izan zen, eta, ministro gisa, DBHren erreforma abiatu zuen. Helikoptero istripua eta Bombayn atentatua jasan arren, onik irten zen bietatik.
Erredakzioa
Esperanza Aguirrek dimisioa eman du. Politika munduan 42 urte egin ondoren, agur esan du Madrilgo presidenteak.
Espainiako politikan historia egin du Esperanza Aguirrek: Senatuko lehen emakume presidentea eta autonomia erkidego bateko lehen emakume presidentea izan da. Bere ibilbide politikoak ez du inor epel utzi.
1952an jaio zen, Madrilen, eta Zuzenbidean Lizentziatua da. Oposizioak egin ondoren hasi zen Estatuarentzat lanean. Lehen urteak politika munduan
60ko hamarkada bukaeran hasi zuen politika ibilbidea, Alderdi Liberalean (1938-1986).
Madrilgo Udalean zinegotzi aukeratu zuten 1983an, eta Kultura arloko bozeramaile izan zen 1987 arte. Urte horretan sartu zen Alianza Popular (AP) alderdian.
Madrilgo PPko presidentea
2004an izendatu zuten estreinakoz Madrilgo PPko presidente (botoen % 91,99rekin). 2008an eta 2012an, kargua berritzea lortu zuen, orduan ere botoen % 90 baino gehiagorekin.
Ingurumen zinegotzi izendatu zuten Madrilgo Udalean, eta, Alvarez del Manzano alkate zela, Kultura arloko buru ere izan zen. 1995ean bozeramaile izendatu zuten.
Senataria eta Hezkuntza ministroa
1996an senatari aukeratu zuten Madrilen (hautagairik bozkatuena izan zen), eta urte horretan bertan Hezkuntza eta Kultura ministro izendatu zuten Aznarren Gobernuan.
Garai hartan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren eta unibertsitate planen erreformak abiatu zituen, baita Giza Zientziak bultzatu ere.
Izendapen historikoa
1999an Senatuko presidente izendatu zuten. Kargua hartu zuen lehen emakumea izan zen.
2002an kargua utzi eta Madrilgo presidente izateko hautagai izendatu zuten. Hauteskunde horietan, hala ere, ez zuen erabateko gehiengoa lortu.
Alderdi sozialistako bi diputatuk ez zuten PSOEren aldeko botoa eman, eta berriz ere hauteskundeak errepikatu behar izan zituzten. Bigarrenea, gehiengoa lortzeko behar zituen botoa eta bat gehiago eskuratu zituen, eta presidente izendatu zuten.
Ondoren, Madrilen izan diren beste bi hauteskundeetan, kargua berritzea lortu du Esperanza Aguirrek.
Istripuetatik onik irten da
Mariano Rajoyrekin batera helikoptero istripua izan zuen 2005ean, eta Bombayn ere atentatu sorta batek harrapatu zuen, baina bietan onik irten zen.
Bere alderdirik pertsonalena
2011n, hainbat egunetan, bizitza publikotik alde egin zuen, bularretako tumore bat zela-eta ebakuntza egiteko, eta 2006an bere biografia kaleratu zuen: "Esperanza Aguirre. La Presidenta.
1974an Fernando Ramirez de Harorekin ezkondu zen, eta bi seme dituzte: Fernando eta Alvaro.