Politika -

Josu Uribetxebarria hil da

Uribetxebarria auziaren kronologia

Auzitegi Nazionalak Fiskaltzaren helegitea errefusatzea erabaki du, eta Josu Uribetxebarria gaixo dagoen ETAko presoari baldintzapeko askatasuna eman dio.

Josu Uribetxebarria. EFE
Josu Uribetxebarria. EFE
Josu Uribetxebarria. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josu Uribetxebarria Bolinaga ETAko presoa hil egin da gaur goizaldean, minbiziak jota. Honako hauek dira auziaren data nagusiak:

2005 urtea

- Apirila: Minbizia atzeman zioten Josu Uribetxebarriari, giltzurrun batean. Puerto II (Cadiz) espetxean zegoen preso une horretan.

2012 urtea

- Abuztuak 1: Espetxe Zuzendaritza Nagusiak Josu Uribetxebarria Leongo kartzelako osasun zentro batetik Donostiako Ospitalera eramatea erabaki zuen.

- Abuztuak 8: Presoak gose greba hasi zuen aske uztea eta kartzelatik kanpo tratatua izatea eskatzeko. Espainiako eta Frantziako kartzeletako 30 bat presok bat egin zuten baraualdiarekin.

- Abuztuak 9: Barne Ministerioak azaldu zuenez, Uribetxebarriak ez zuen parte hartzen bere egoera zein zen jakiteko frogetan. Ondorioz, kasuaren inguruko edozein erabaki hartzeko oinarria izatea "zaila" zen.

- Abuztuak 13: Uribetxebarriak froga medikuak egitea onartu zuen, eta, horren ostean, auzitegiko medikuek gaixotasun sendaezina duela egiaztatu zuten.

- Abuztuak 17: Espetxe Zuzendaritzak 3. gradua eman zion Uribetxebarriari.

- Abuztuak 22: Uribetxebarriak bertan behera utzi zuen gose-greba, hasi eta 15 egunera. Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramaile ohiak eta Francisco Mugika Garmendia Pakito ETAko buruzagi historikoak ere berdin egin zuten.

- Abuztuak 27: Auzitegi Nazionaleko Fiskaltza presoari baldintzapeko askatasuna ematearen aurka agertu zen.

- Abuztuak 30: Jose Luis Castro epaileak baldintzapean aske utzi zuen Uribetxebarria.

- Irailak 12: Carmen Baen Auzitegi Nazionaleko medikuak ukatu egin zuen presoaren gaixotasuna sendaezina zela. Egun horretan berta, Uribetxebarria aske geratu zen.

2014 urtea

- Apirilak 3: Ismael Moreno Auzitegi Nazionaleko epaileak Uribetxebarria etxean giltzapetzea agindu zuen, 1986an Antonio Ramos guardia zibila hiltzea egotzita.

- Ekainak 18: Zigor Aretoak baliogabe utzi zuen Moreno epailearen erabakia, "neurrigabea" zela argudiatuta.

2015 urtea

- Urtarrilak 13:  Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak 29 urteko espetxe zigorra eskatu zuen Uribetxebarriarentzat, Antonio Ramos guardia zibilaren hilketagatik.

- Urtarrilak 16: Hil egin da Josu Uribetxebarria, minbiziaren ondorioz.

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea