Politika -
Katalunia
Masek Diadako parte-hartzaileei: 'Nire bihotza zuekin izango da'
Generalitateko presidenteak esan duenez, Bartzelonan astearte honetan izango den manifestazio independentistaren jendearen “aldarria” berea egiten du.
Erredakzioa
Artur Mas Generalitateko presidenteak irailaren 11n Bartzelonan egingo den martxa independentista dela eta, erakundeko mezu batean honako hau adierazi die parte-hartzaileei: “Neure bihotza zuekin izango da”.
Diada izateko 24 ordu baino gutxiago falta direnenean, Masek esan duenez, ez da manifestazioan izango, “rol instituzionalagoa, nahiak elkartuz, Kataluniako herriaren batasunari eutsitz”, tokatzen zaiolako.
“Katalunia, Europako datorren Estatua” lelopean martxa Kataluniako Batzorde Nazionala deitu du, eta Masen Gobernuak hainbat adierazpen egin ditu honen inguruan: “Bihar herritar asko joango zarete manifestaziora. Neure bihotza zuekin izango da. Neure espiritua eta neure konpromisoa ere bai”, nabarmendu du.
"Isilean bada ere, jakin ezazue zuon aldarria nirea ere badela, zuon ahotsa nirea ere badela, zuon desira nirea ere badela. Azken finean, paktu fiskala, Estatu propioa, eta nazio baketsu eta demokratikoa moduan merezi dugun errespetuagatik eta gure ohoreagatik, guztiok gauza bera eskatzen dugu: Kataluniarentzako justizia eta askatasun gehiago!”, azpimarratu du.
Masen ustez, paktu fiskala da Kataluniako gizartea egiten ari den trantsizio nazionalaren lehenengo helburua, eta hori da Gobernuak defendatzea pentsatzen duena "datozen asteotan", "beharrezkoa eta justua" ikusten duelako.