Politika -
Ikasturte politikoa hasi da
Rajoy: 'BEZaren igoerak min egiten du, baina fruituak emango ditu'
Beharrezkoa izan ez balitz, igoera hori onartuko ez zukeela adierazi du Gobernuko presidenteak.
Erredakzioa
Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak onartu egin du BEZa igotzea erabaki "mingarria" izan dela eta herritar guztientzako "sakrifizioa" dela. Hala ere, sakrifizio horrek "fruituakemango ditu", Estatuak zerbitzu publikoak ordaintzeko erabiliko duelako.
"Jakin badakit momentu oso zailean egin beharreko sakrifizioa dela", esan du Rajoyk Soutomaiorren, Pontevedran, egindako ekitaldi politikoan. Bere hitzetan, erabakia "nahitaez" hartu beharreko zen krisiari eta administrazio publikoen diru-sarreren jaitsierari aurre egiteko.
Beharrezkoa izan ez balitz, igoera hori onartuko ez zukeela adierazi du Gobernuko presidenteak, "inork ez dezala zalantzarik izan", azpimarratu du. "Beste aukerarik izanez gero, beste horren alde egingo nukeelako zalantzarik ba al du inork?", galdetu du Rajoyk.
Zerbitzu publikoak ordaintzeko
Gauzak horrela, aldaketa fiskalak "fruituak" emango dituela ziurtatu du, horri esker zerbitzu publikoak Osasuna, Hezkuntza, azpiegiturak, pentsioak eta langabeen laguntzak ordaindu eta ongizatearen Estatua mantenduko ditu.