Politika -
Herrirak antolatuta
Uribetxebarria askatzeko 32 orduko baraualdia amaitu dute
Larunbateko 11:00etan hasi eta igande arratsaldera arte 40 pertsonak baraualdia egin dute Iruñean. EAEko eta Nafarroako beste zenbait herritan ere baraualdiak egin dituzte.
Erredakzioa
Herrira ETAko presoen aldeko taldeak 19:00etan amaitu du larunbatean hasitako barau eta mobilizazio eguna. Ekintza "preso guztien eskubideak errespetatzeko era Josu Uribetxebarriaren berehalako askatasuna eskatzeko" egin dute.
Larunbateko 11:00etan hasi eta igande arratsaldera arte 40 pertsonak baraualdia egin dute Iruñean, Sergio Labayen Herrirako bozeramaileak aditzera emandakoaren arabera. Nafarroako hiriburuko puntu ezberdinetan elkarretaratzeak egin dituzte eta gaixo dauden presoen inguruko informazioa banatu dute.
Nafarroako beste udalerri batzuetan ere baraualdiak egin dituzte: Atarrabian, Etxarri Aranatzen, Beran, Lesakan, eta Burlatan, esaterako. EAEko zenbait herritan ere antzeko ekintzak egin dituzte.