Politika -

Erreakzioak

Uribetxebarriari 3. gradua ematea 'justizia' egitea da, EAJren ustez

Halaber, PPren ustez, erabakia "legea aplikatzean" oinarritu da, eta PSOEk espetxe-politikarekin duen "laialtasunagatik" 3. graduaren aldeko jarrera erakutsi du.

Andoni Ortuzar Bizkai Buru Batzarreko presidentea. Argazkia: EITB
Andoni Ortuzar Bizkai Buru Batzarreko presidentea. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espetxeetako Zuzendaritza Nagusiak ostiral honetan hirugarren gradua eman dio Josu Uribetxebarria gaixo dagoen ETAko presoari, Espetxeetako iturriek jakitera eman dutenez. Alderdi politikoen erreakzioak honako hauek izan dira:

Andoni Ortuzar EAJko Bizkai Buru Batzarreko presidenteak esan du Josu Uribetxebarria ETAko presoari hirugarren gradua ematea "justizia" egitea dela, eta komunikabideetan piztu den "zirkua" deitoratu du, "espetxe politika aplikatu beharreko" eta •etika minimo bat izan beharreko" gai baten inguruan.

Leopoldo Barreda Kongresuan PPko bozeramaileak azaldu duenez, Josu Uribetxebarriari hirugarren gradua ematea "legea aplikatzean" oinarrituta dago, eta "zuhurtzia" eskatu du neurria aurrera eramateko eraren inguruan.

Oscar Lopez PSOEko Antolakuntza idazkariak Josu Uribetxebarriari hirugarren gradua ematea babestu du, eta bere alderdiak Gobernuko espetxe-politikarekin duen "leialtasuna" nabarmendu du.

Eusko Jaurlaritzak esan du Gobernuak hartutako erabakia araututako gai baten ondorio izan dela, horregatik "ezker abertzaleak azken egunotako ikuskizuna aurreztu" ahal zuen, gaineratu du.

Carlos Urquijo Gobernuaren ordezkariak Euskadin "zuhurtasuna" eskatu du Espetxeetako Zuzendaritzaren erabakiren ostean, Uribetxebarria aske geratzeko azken hitza epaileak duelako.

Brian Currin abokatuak, Nazioarteko Harremetarako Taldea martxan jarri zuenak Euskal Herrian bakerako prozesu bat bideratzeko, Espainiako Gobernuari "pauso garrantzitsuak" ematea eskatu dio ETAko presoen alde, besteak beste, gaixotasun sendaezinak dituzten preso guztiak aske uztea.

"Gure jarrera pauso garrantzitsuak ematearen aldekoa da presoei dagogionez. Gaixo dauden presoez ari gara, lehenengo Euskal Herrira gerturatu behar dituzte, eta, gaixotasun sendaezina baldin badute, aske utzi behar dituzte giza arrazoiengatik", nabarmendu du.

Gorka Maneiro Euskadin UPyDko bozeramaileak azaldu duenez, Josu Uribetxebarriari hirugarren gradua ematea "jasa ikusita zegoen", eta "Espetxe Zuzendaritzaren erabakiaren bidez Batasunak, pausoz pauso, bere helburuak lortzen ari den ideia salduko du. Hau da benetako drama: lortuz joatea", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea