Politika -
ANren debekuaren ostean
Gernikako Akordioaren sinatzaileek elkarretaratzea egingo dute Bilbon
Gainera, adierazi dutenez, Uribetxeberriari hirugarren gradua ematea "beharrezkoa zen". 'Konponbide garaia da, preso gaixoak askatu' da hiriburu bizkaitarreko elkarretaratzearen leloa.
Erredakzioa
Gernikako Akordioaren sinatzaileek elkarretaratze bat deitu dute Bilbon, larunbatean, 12:00etatik aurrera Euskadi enparantzan. Kontzentrazioa 'Konponbide garaia da, preso gaixoak askatu' lelopean egingo dute.
Halaber, adierazi dutenez, Uribetxeberriari hirugarren gradua ematea "beharrezkoa zen".
Donostia Ospitaleko kanpoaldean egindako prentsaurrekoan Maite Sarasuak Aralarreko bozeramaileak, Gernikako Akordioaren beste sinatzaile batzuekin batera, besteak beste, Joana Goikoetxearekin egindako agerraldian zabaldu dutenaren arabera, "beharrezkoa" zen Josu Uribetxeberriari hirugarren gradua ematea eta, horrez gain, "gaixotasun larriak pairatzen dituzten presoak aske utz ditzan" eskatu diote Auzitegi Nazionalari.
Elkarrateratzearen deialdia Herrirak aurretik deitutako manifestazioa bertan behera utzi duela iragarri ostean zabaldu dute. Herrirak-ek deitutakoa Auzitegi Nazionalak debekatu du.