Politika -

Herrirak deitutakoa

Pedraz epaileak Uribetxebarriaren aldeko manifestazioa debekatu du

Epailearen hitzetan, protestaren helburua "ETAko kide izateagatik zigortutako pertsona goratzea da".

Uribetxebarriaren aldeko ekintzak areagitu egin dira azken egunetan. Argazkia: EITB.
Uribetxebarriaren aldeko ekintzak areagitu egin dira azken egunetan. Argazkia: EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epaileak Iosu Uribetxebarriaren alde larunbaterako deitutako manifestazioa debekatzeko erabakia hartu du. Manifestazioak Bilbon izan behar zuen eta Herrirak deitu zuen ostegunean. Epailearen ustez, protestak "borroka armatua" goratzeko helburua du eta hori delitua izan daiteke.

Magistratuak Terrorismoaren Biktimen Elkarteak (AVT) eskatuta hartu du erabakia, Fiskaltzaren oniritziarekin. Epailearen autoak dioenez, manifestazioaren helburua "ETAko kide izateagatik zigortutako pertsona goratzea da, egindako delituak txalotuz, babestuz edo justifikatuz, eta, bide batez, borroka armatua goratuz".

Uribetxebarria gose-greban da, 10. egunez, kartzelatik askatzeko eta minbizia artatzeko eskatzeko.

Auzitegiko medikuaren txostena

Bestalde, Pedrazek berak Fiskaltzaren eskaera onartu eta auzitegiko medikuaren txostena eskatzea erabaki du, Iosu Uribetxebarriaren osasun egoera zein den jakin eta minbizia kartzelako osasun-zerbitzuek arta dezaketen ala ez jakiteko.

Epaileak presoaren gaixotasunaren garapenaz, "epe labur-ertainerako pronostikoaz", eta tratamendua egiteko epe eta leku egokiez galdetu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea