Politika -
Uribetxebarria
'Inork ez dezala zorakeriarik egin gertatzen dena gertatzen dela ere'
Josu Uribetxebarriak lasaitasuna eskatu du Barne Ministerioak hirugarren gradua eman ala ez jakitea itxaron bitartean.
Erredakzioa
Josu Uribetxebarria ETAko presoak (gaixotasun sendaezina izatean, bere askatasuna eskatzeko gose greban jarri da), lasaitasuna eskatu du Barne Ministerioak hirugarren gradua ematen dion ala ez jakitea itxaron bitartean.
"Eskaera argi bat egin nahi diot mundu osoari: mesedez, ni hemendik irten ala ez, zorakeriarik ez egin. Inon", azaldu du, Gara egunkariari eta naiz.info-ri haren abokatuak bidalitako ohar batean.
Ortega Lara bahitzeagatik preso dago Uribetxebarria, eta "azken hilabeteotan eman diren pausoak eta Euskal Herrian dugun egoera oso baikorrak dira, ondo ikusten ditut. Baikorra naiz egoera politikoarekin eta prozesuarekin, ondo goaz", azaldu du.
Osakidetzak gaur berretsi du medikuen txostena, Uribetxebarriaren minbiziak ez duela atzera bueltarik dioena.
Espetxeetako Zuzendaritza Nagusiak bihar arratsaldean erabakiko du presoari hirugarren gradua eman ala ez. Hirugarren gradua ezartzea, hain justu, baldintzapeko askatasuna emateko lehen urratsa da.