Politika -

Minbizia dauka

Ezker abertzaleak Uribetxebarria berehala askatzea exijitu du

Pernando Barrenak eskaera egin die espetxe-politika martxan jarri zuten alderdiei: espetxe-politika hori bertan behera uztea, hain zuzen.

Pernando Barrenak espetxe-politikaren amaiera eskatu du. Argazkia: EITB.
Ezker abertzalea | Uribetxebarria berehala askatzea exijitu dute
Egungo espetxe-politika aldatzeko eskatu du Barrenak

00:21

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezker abertzaleak Iosu Uribetxebarria presoa "berehala askatzeko" exijitu du. Uribetxebarriak minbizia dauka eta bi egun daramatza gose-greban, Donostia Ospitalean.

Ezker abertzalearen arabera, "espetxe politika horrek dispertsioa berekin dakar eta ondorioz, orain gutxi jazotako istripua eta lehen ere izandako hildakoak ditugu. Guzti honekin amaitu behar da".

Aste honetan bertan gertatutakoa salatu dute, "familia batek istripu larria izan du kartzelatutako bati bisita egitetik bueltan zetozela, eta dagoeneko 12 pertsona hil dira errepideetan, dispertsioaren ondorioz".

Barrena: 'Iosuk legea alde dauka'Ondorioz, Pernando Barrenak "espetxe-politikaren sustatzaileei" politika hori bertan behera uzteko exijitu die.

Halaber, legeak Uribetxebarriaren eskaeraren alde egiten duela azpimarratu du. Alderdiei "Uribetxeberriaren askatasuna aldarrikatu dezatela eskatzen diegu, gaixo dauden beste 13 euskal preso politikoekin bezala", adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea