Politika -

Donostian

Jaurlaritzak presoen aldeko manifestazioaren ibilbidea aldatu du

Manifestazioa larunbatean egingo dute, Donostiako Aste Nagusiaren lehen egunean.

Manifestazioa larunbatean egingo dute, Donostian. Argazkia: EITB.
Manifestazioa larunbatean egingo dute, Donostian. Argazkia: EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETAko presoen alde Donostian egingo duten manifestazioaren ibilbidea aldatzea agindu du Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak. Manifestazioa larunbatean egingo dute, Donostiako Aste Nagusiaren lehen egunean.

"Jaietako gunetik ez igarotzea da erabakiaren helburu nagusia. Ordu horretarako ekitaldi ugari antolatu dituzte eta jende asko ibiliko da gune horretatik”, adierazi du Herrizaingo Sailak.

"Giza eskubide guztiak, euskal presoak Euskal Herrira" lelopean deitutako manifestazioa arratsaldeko 17:30etan hasiko dute.

Herrizaingo Sailaren aginduaren arabera, manifestazioa Saguesen hasi eta Okendo Plazan amaituko da.

Bestalde, Rodolfo Aresen Sailak deitzaileei gogoratu die “legea” errespetatu egin beharko dutela. Manifestariek ez izango dituzte ETAko presoen argazkiak edota testuak erakutsi.

Manifestazioa debekatzea eskatu dute

Atzo, Dignidad y Justicia elkarteak manifestazioa debekatzeko eskatu zion Auzitegi Nazionalari, eta gaur Terrorismoaren Biktimen Elkarteak (AVT) gauza bera exijitu du, balitekeelako protesta horretan “terrorismoa goraipatzea”.

Bestalde, Juan Carpalsoro EAEko Fiskal Nagusiak Auzitegi Nazionalari Carlos Urquijo Espainiako Gobernuko ordezkariaren eskaria bidali dio. Urquijok asteartean eskatu zion Carpalsorori manifestazioa debekatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea