Politika -

Dignidad y Justicia elkarteak

Donostian presoen alde egiten den martxa debekatzea eskatu dute

Dignidad y Justicia elkarteak manifestazioa debekatzeko eskatu dio Auzitegi Nazionalari, terrorismoa goraipatzen dela argudiatuta.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Dignidad y Justicia elkarteak Donostian ETAko presoen alde datorren abuztuaren 11rako deitu duten manifestazioa debekatzeko eskatu dio Auzitegi Nazionalari.

Daniel Porterok zuzentzen duen elkarteak, "Giza-eskubide guztiak, Euskal Presoak Euskal Herria" lelopean deitu den manifestazioa debekatzeko eskatu du ohar baten bitartez. Herrira plataformak deituriko martxak "terrorismoa goraipatzen" duela

Horren iritziz, urtero Donostiako Aste Nagusian egiten den manifestazioak, "betiere ustez legezko itxura duen norbaitek deituta, ETAko presoen gorespen publikoa" egiten duela erakusten du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea