Politika -
Omenaldia Zumaian
Urquijo: 'Garitano Kortaren hilketaren erantzule politikoetako bat da'
Espainiako Gobernuko ordezkariak esan du Garitanok "publikoki pertsona batzuk seinalatu" eta, ondoren, "beste batzuk pertsona horiek hil egiten zituztela".
Erredakzioa
Carlos Urquijo Espainiako Gobernuko ordezkariak “sinesgarritasuna” kendu dio Martin Garitano Gipuzkoako diputatu nagusiak Joxe Mari Kortaren omenaldira joan izanari. Urquijoren ustez, Garitano “Kortaren hilketaren erantzule politikoetako bat” da.
Joxe Maria Korta Zumaian omendu dute, ETAk hil zuela 12 urte bete direnean. Ekitaldira Martin Garitano joan da, erakundeetako beste ordezkari askorekin batera
“Egoerak behartuta joan da omenaldira, euskal gizarteak norabide zehatz baten alde egin duelako: Herritarrek ez dute hitzerdika aritzea onartuko”.
Carlos Urquijoren hitzetan, Garitanok ez du “sinesgarritasunik”: “Gara eta Egin egunkarietan lanean aritu zenean erakunde terroristaren komisario politikoa izan da”. “Badakit zer egiten zuen”, gaineratu du.
“Joxe Mari Kortaren hilketaren erantzule politikoetako bat da. Garitanok publikoki pertsona batzuk seinalatu egiten zituen, eta beste batzuk pertsona horiek hiltzen zituzten”.