Politika -
Balantzea
Erreskatearen inguruko erabakirik hartu ez duela esan du Rajoyk
Europako Banku Zentralak iragarritako ''ezohiko neurriak'' zein diren jakin ondorenerabakiko omen du. Mailegu gehiegirekin bizi izan garela eta Espainiaren zorra 900.000milioi eurokoa dela esan du.
Erredakzioa
'Espainiaren ekonomiaren arazorik handiena zorra da', esan du Mariano Rajoy presidenteak ostiral honetan Ministroen Kontseiluaren ostean egin duen agerraldian. ''Mailegua eskatzen bizi izan gara, eta daukaguna baino askoz gehiago gastatu dugu. Denbora gehiegi eman dugu mailegu gehiegirekin', azaldu du komunikabideen aurrean Gobernuko presidenteak.
Zehazki, Espainiak kanpoan duen zorra 900.000 milioi eurokoa dela esan du Rajoyk, Europak finantzatuko lukeena baino hamar aldiz handiagoa. Halaber, zorraren interesak 8.000 milioi eurokoak direla azaldu du, eta Espainiak zenbateko hori datorren urtean ordaindu beharko duela iragarri du.
Arrazoiak eta irtenbideak
Rajoyren ustez, lau arrazoirengatik iritsi da Espainia egoera horretara: defizita, finantza sistemaren krisia, konfiantza falta eta euroaren krisia.
Halaber, egoeratik irteteko bost ildo ere aipatu ditu presidenteak: bildutakoa gastatu (defizita murriztu), erreformak egin; Europa mailan erreformak bultzatu; likidezia arazoak eta Espainiaren finantzaketa jorratu, eta euroguneraren etorkizunaren alde lan egin.Erreskate funtsera jo ez edo
Europako erreskate funtsari Espainiaren zorra erosteko laguntza eskatu edo ez oraindik erabaki ez duela esan du presidenteak, eta, pentsaurrekoan azaldu duenez, EBZk iragarritako ''ezohiko neurriak'' zein diren jakin ondoren erabakiko omen du."Neurriak zein diren jakin nahi dut, zer esan nahi duten, zein helburu duten eta egokiak diren ala ez. Orduan, egoeraren arabera, erabakia hartuko dugu'', azaldu du. Edonola ere, aukerarik baztertzen ez duela berretsi du Rajoyk. ''Espainiarren interesei komeni zaiena'' egingo duela azpimarratu du presidenteak, Italiak hartzen duen erabakia gorabehera.420 euroen laguntza eta pentsioa
Bestalde, Rajoyk ziurtatu du Gobernuak ez duela oraindik erabaki Prepara Plana –diru-sarrerarik ez duten langileentzako 420 euroko diru-laguntza- luzatuko duen, printzipioz abuztuaren 15an bukatuko baita. Pentsioei dagokienez, datorren urtean murrizketak egitea baztertu du, "aurrekontuetatik ukituko nukeen azkena delako", gaineratu du.
Bankuen batasuna
Abenduan egingo duten urteko azken goi-bileran bankuen batasuna onartzeko eskaeratzeko, eskutitz bat bidali die Rajoyk Herman van Rompuy Europako Kontseiluaren presidenteari eta Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordearen presidenteari, prentsaurrekoan azaldu duenez. Batasun hori ekaineko bileran ere jorratu zutela gogoratu du presidenteak.Ez du erreformen inguruko erreferendumik egitea aintzat hartzen
Defizit publikoari aurre egiteko indarrean jarri dituen erreforma ekonomikoen inguruan sindikatuek eskatutako erreferenduma aintzat hartzen ez duela azaldu du Rajoyk. Presidenteak ziurtatu duenez, Gobernuak ondo baino hobeto ''daki nora doan" eta "zer egin behar duen", eta espainiarrek hori ulertzea nahi du, nahiz eta egoera ekonomikoa zaila izan "gainditu egingo dugulako".
Harro
Gobernuaren presidenteak, halaber, ziurtatu du ez duela gobernu-taldea berritzeko asmorik, eta "harro" eta "pozik" dagoela taldearekin, Parlamentuan euren iritziak defendatu duten moduarekin, eta "lan handia" egiten ari dela adierazi du.
Agintean daramatzan lehen zazpi hilabeteen balantzea egiteko prentsaurrekoa egin du Madrilen Rajoyk, Ministroen Kontseiluaren ondoren estreinakoz.