Politika -

Minbizia dauka

Iosu Uribetxebarria ETAko presoa Arabako ospitale batera eramango dute

2005ean giltzurruneko minbizia antzeman zioten eta orain gaitz hori birika batera hedatu zaio. Horrez gain, burmuineko nodulu metastasikoa antzeman berri diote.

Etxeratek gaixotasun larriak dituzten presoak askatzea eskatu du, tartean Iosu Uribetxebarria. Argazkia: EITB
Etxeratek gaixotasun larriak dituzten presoak askatzea eskatu du, tartean Iosu Uribetxebarria. Argazkia: EITB
Iosu Uribetxebarria ETAko presoa Zaballako espetxera hurbilduko dute

01:07

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Espetxeetako Zuzendaritzak Iosu Uribetxebarria ETAko presoa EAEko ospitale batera eramatea onartu du, minbiziak jota dagoelako.

Erakunde horrek agiri batean jakitera eraman duenez, Uribetxebarria Leongo espetxeko erietxetik Zaballako (Araba) presondegiko ospitalera eramango dute. Hala ere, Etxeratek jakinarazi duenez, dagoeneko Donostia Ospitalera eraman dute, proba batzuk egiteko.

2005ean giltzurruneko minbizia antzeman zioten. Orain gaitz hori birika batera hedatu zaio eta, gainera, burmuineko nodulu metastasikoa ere antzeman diote.

1998an, 32 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten, ETAko beste hiru kiderekin batera Jose Antonio Ortega Lara espetxeetako funtzionarioa bahitzea egotzita.

Etxerat: "Bere bizitzaren azken zatia etxean eta bere senideen babesarekin egin behar du"

Etxeratek errefusatu egin du Barne Ministerioak Iosu Uribetxeberria Arabako kartzela batera hurbiltzea erabaki izana. Gaixotasun sendaezina duela kontuan izanda, Uribetxebarria “berehala” askatu beharko luketela azpimarratu du, “legez eta eskubidez hori dagokiolako eta bere bizitzaren azken zatia etxean eta senideen babesarekin egiteko”.

Etxeratek elkarretaratzea egin du Azpeitian, Uribetxebarria eta gaixotasun larriak dituzten gainerako presoak aske uztea eskatzeko.

Etxeraten ordezkariak Isabel Celaa Hezkuntza sailburuarekin elkartu dira eta gaixotasun larriak dituzten 13 presoren egoerari buruzko xehetasunak biltzen dituen txostena eman diote.

Celaak “arretaz eta errespetuz” entzun ditu Etxeratek esandakoak

Bestalde, Isabel Celaak esan du Eusko Jaurlaritzak jakin badakiela Barne Ministerioak Iosu Uribetxebarria presoa EAEra ekartzeko erabakia hartu duela.

Ildo horretan, berarengana hurbildu diren Etxerateko ordezkariek gaixotasun larriak dituzten presoen inguruan esandakoak “arretaz eta errespetuz” entzun dituela adierazi du.

Horrez gain, eta Azpeitian egonda, ETAk hildako Inaxio Uria enpresaria ekarri du gogora. “Atentatua izan zen metro gutxitara egonik, faltan botatzen dut batzuek oraindik eragindako kaltea onartzeko gai ez izatea”, esan du ezker abertzaleari aipu eginez.

Arnaldo Otegik bere babesa erakutsi dio Uribetxebarriari

Twitterreko bere kontuan
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea