Politika -
Larunbatean, abuztuak 4
Herrirak manifestazioa deitu du Josu Uribetxeberria presoa askatzeko
Minbizia duen presoa "berehala askatzeko" eskatuko dute, baita "gaixotasun larriak dituzten gainontzeko presoak" ere, kartzelan egoteak osasunari kalte egiten diolako.
Erredakzioa
Herrirak herri-mobilizazioa deitu du datorren larunbaterako Arrasaten, Gipuzkoan, Josu Uribetxeberria presoaren askapena eskatzeko. Uribetxeberriak minbizia du eta larri dago.
Herrirako ordezkariek prentsaurrekoa eman dute Donostian, eta "gaixotasun larriak dituzten preso guztien askapena" eskatu dute. Izan ere, "minutuak aurrera egin ahala", presoen osasunak "okerrera" egiten du kartzelan dauden bitartean.
Halaber, "egoerak horrela jarraitzea" saihestu dezatela eskatu diete erakundeei eta alderdi politikoei, eta egungo "kartzela-politikarekin amaitzeko ahal duten guztia egitea" exijitu diete, "ezbeharra eta sufrimendua baino ez dituelako sortzen".