Politika -
Sendagaien koordainketa
Koordainketaren auziagatik lehendakariaren 'porrota' salatu du EAJk
Iñigo Urkullu EAJko EBBko presidentearen esanetan, "abuztua hilabete kezkagarria izan daiteke" Estatuarentzat. Gainera, "premiazko urratsak" hartzeko deia egin die Europako erakundeei.
Erredakzioa
Iñigo Urkullu EAJko EBBko presidenteak Patxi Lopez lehendakariaren "porrota" azpimarratu du, Auzitegi Konstituzionalak hala aginduta, Eusko Jaurlaritzak sendagaien koordainketa ezarri beharko duela aitortu ostean.
Hainbat erreformen aurrean, Patxi Lopezek Konstituzioaren aurkako zenbait helegite aurkeztu baditu ere, "ez ditu jarrera aktiborik izan, Auzitegi Konstituzionalaren erabakiaren zain egon da". "Erabateko inprobisazioa izan da", nabarmendu du Urkulluk.
Urkulluk "argi eta garbi" hitz egiteko eskatu dio Gasteizko Exekutiboari, "egia esatea latza izan arren, garrantzitsuena zintzo izatea eta zailtasunen aurrean ilusioa sortzen saiatzea da".
'Premiazko urratsak'
Europa Pressi eskainitako elkarrizketan Urkulluk esan duenez, Euskadiren egoera "oso larria da", eta euskaldunek ez dute "hilzorian dagoen legealdia" merezi. Halaber, "Estatu osoan sakrifizio berdinak ezartzearen aurrean, erresistentzia demokratikoa" egitea proposatu du, "krisia Euskadin beste era batera kudeatu dugulako".
Murrizketak
PPren azken murrizketen aurrean Urkulluk azpimarratu duenez, Bizkaiko Foru Aldundian murrizketak ezartzera "demokratikoki" uko egingo dio, eta horretarako balizko beste irtenbideak aztertuko dituela azpimarratu du. Hala ere, "murrizketak ezartzera behartzen baldin bagaituzte, beste erremediorik gabe, ezarri behar izango ditugu".