Politika -

Estrasburgoko epaia

Jaurlaritza kasuak 'banan-banan' aztertzearen alde azaldu da

Estrasburgoko epaia baloratu du Idoia Mendiak, baina "epaileen erabakietara" itxaron beharko dela esan du.

Idoia Mendia. EFE
Idoia Mendia. EFE
Idoia Mendia. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idoia Mendia Jaurlaritzako bozeramaileak ez du argitu epaiak doktrina orokorrean kontuan hartzen duen ala ez, eta ildo honetan, kasuak "banan-banan" begiratzearen alde azaldu da.

Gobernu kontseiluaren ostean eman duen prentsaurrekoan, Mendia Europako Giza Eskubideen Auzitegiaren epaiaz mintzatu da. Espainiak 30.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio Ines del Rio Prada presoari, eta "ahal bezain laster" libre utzi beharko du.

Mendiaren ustez, kasuak "banan-banan" begiratu beharko dira. "Estrasburgok dioena zera da: Preso bakoitzari Parot doktrina kondena amaitu eta gero ala 2006tik aurrera ezarri zaion kontuan hartu behar dela", adierazi du.

Defentsek helegiteak jar ditzaketela adierazi du, horregatik, "epaileen erabakietara" itxaron beharko dela esan du.

"Zuhurtzia" eskatu du Mendiak eta Konstituzionalaren aurreko erabaki batzuetan ere, antzeko epaiak egon direla ekarri du gogora.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea