Politika -

Biktimei omenaldia

Biktimak eta hiltzaileak politikoki parekatzea gaitzetsi du Kongresuak

Diputatuen Kongresuan biktimak omentzeko ekitaldi ofiziala egin dute. AVT biktimen elkartea eta Amaiur ez dira izan bertan egon.

Biktimei omenaldia egin diete Kongresuan. EFE
Terrorismoaren biktimak omendu dituzte Kongresuan

08:02

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jesus Posada Diputatuen Kongresuko presidenteak terrorismoaren ''leungarririk gabeko erabateko gaitzespena'' berretsi du biktimak omentzeko bertan egin duten ekitaldi ofizialean.

Edozein ekintza terrorista, horren goraipamena eta biktimak eta hiltzaileak moralki eta politikoki parekatzeko edozein saiakera gaitzetsi ditu Kongresuak omenaldi horretan.

Kongresuko kideak zutik zeudela egin ditu adierazpenak Posadak, biktimei eskerrak emateko minutu bateko isilunea egin baino lehen."Edozein zeinuko terrorismoa garaitzeko determinazioari eusten diogu'', esan du Posadak hitzaldian.

AVT biktimen elkartea eta Amaiur ez dira Kongresuan izan gaur (Amaiurrek ekitaldi bat egin du Gernikako Arbolaren aurrean, alternatiba gisa). Hala ere, Kongresuan egon dira, besteak beste, Maite Pagazaurtundua Terrorismoaren Biktimen Fundazioko presidentea, Daniel Portero Dignidad y Justicia elkarteko presidentea eta erkidegoetako biktimen elkarteetako ordezkariak.

Horiei zuzendu zaie Kongresuko presidentea, herritar guztien ''estimua eta hurbiltasuna'' helarazteko. Halaber, biktimen zuzentasuna eta irmotasuna azpimarratu ditu Posadak, baita urtetan zehar elkarbizitza demokratikoa ilundu duen ''gaitz larria''ren kontrako garaipena ere.

Bereziki gogora ekarri du segurtasun indarren eta Indar Armatuen lana.

Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburua Kongresuko ekitaldian izan da.

Biktimen ahotsa Kongresuan entzutea eskatu du AVT elkarteak

Terrorismoaren biktimen ahotsa Kongresuan entzun ahal izatea eskatu dio Gobernuari Angeles Pedraza AVT biktimen elkarteko presidenteak. ''Duintasunagatik'' hitz egiteko aukera biktimei eman behar zaiela uste du Pedrazak, eta ez ''ETAren alde daudenei''. "Biktimen ahotsa bertan entzun arte AVT ez da egongo Kongresuko omenaldian; ez eta ez da xantaia. Eskaera baino ez da, eta uste dut merezi dugula'', esan du.

Sorturen legalizazioaren kontrako elkarretaratzea

Omenaldia egin duten bitartean, 25 bat pertsona bildu dira Madrilgo Neptuno plazan, "Jovenes con las victimas" taldeak deituta, Sorturen legalizazioaren kontra protesta egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea