Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Pagazaurtundua: 'Preso gehienek amnistia eta inpunitatea nahi dituzte'

Ezker abertzalea eta ETA "legezkotasunaren mundura" ekartzeko "zabaldutako bideak" huts egin dezakeela ohartarazi du, "mundu horri presio nahikoa egin ezean".

Ezker abertzaleari presioa egiten jarraitu behar zaiola esan du Pagazaurtunduak. EITB.
Ezker abertzaleari presioa egiten jarraitu behar zaiola esan du Pagazaurtunduak. EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"ETAko preso gehienak amnistia, inpunitatea eta autodeterminazioa eskatzen ari dira", azpimarratu du Maite Pagazaurtundua Terrorismoaren Biktimen Fundazioko presidenteak. Ondorioz, Pagazaurtunduaren iritziz, "oso gutxi dira barne prozesu bat hasi eta egindakoaren aurrean erantzukizuna eta damua agertzeko prest daudenak. Barne prozesu hori garrantzitsua da, "egindako kaltearen esanahia normalizatzen lagunduko lukeelako".

Radio Euskadin egindako elkarrizketan, Gregorio Ordoñezen arrebarem eta Valentin Lasarte ETAko presoaren arteko bilera izan du hizpide Terrorismoaren Biktimen presidenteak. Bere iritziz, zaila da Gregorio Ordoñezen hiltzaileak "horrenbesteko eboluzioa" egin izana, epaiketan "pistoleroa izateko meritu guztiak nola kontatu zituen ikusita". "Pauso txikiak eskaintzen dituzte"Egoera ikusita, damua "oso preso gutxik" agertzen dutela azpimarratu du eta "presoen eta biktimen arteko topaketak "asko eta zorrotz" zaindu behar direla esan du, "biktimek euren biktimarioengatik edo moralki eta psikologikoki manipula ez ditzaten". Terrorismoaren Biktimen Fundakzioko presidenteak, gainera, ezker abertzalea eta ETA "legezkotasunaren mundura" ekartzeko "zabaldutako bideak" huts egin dezakeela ohartarazi du, "mundu horri presio nahikoa egin ezean, lehen hiltzeko mehatxuek egiten baitzutuzten eta orain pauso txikiak promesten dituztelako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea