Politika -

Sortu legeztatu dute

Jaurlaritza: 'Egon bazegoen errealitatea berretsi dute'

Mendiaren hitzetan, ezker abertzalea dagoeneko ''politika egiten'' ari da erakundeetan, eta, epaiak errealitate hori legalizatu du. Nafarroako Gobernuaren ustez, Sortu ''urrun'' dago normal izatetik.

Idoia Mendia, Jaurlaritzako bozeramailea. EFE
Jaurlaritzaren esanetan, egun errealitatea dena berretsi du epaiak

00:19

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen hitzetan, Konstituzionalak Sorturen inguruan hartutako erabakiak Bildu eta Amaiur erakundeetan daudenetik ''egon bazegoen errealitate bat legeztatu eta berretsi'' egin du.Konstituzionalarena ikusmin handia piztu duen erabakia dela aitortu du, eta, epaia bakarrik jakitera eman dutela gogoratu du. ''Ez ditugu xehetasunak ezagutzen'', esan du.

Edonola ere, legeztatzeak ''bultzada'' eragitea desiragarria litzatekeela uste du Mendiak: ''Bertako kideak alderdi berriaren estatutuetan biltzen diren oinarri demokratikoetan sartzea''.

Sortu ''urrun'' dago normal izatetik, Nafarroako Gobernuarentzat

Nafarroako Gobernuak Auzitegi Konstituzionalaren erabakia ''onartu'' eta errespetatu'' egin du; baina, ''Bildu eta Amaiur bezala'', ''alderdi politiko normal eta demokratiko bat izatetik urrun'' dago Sortu, Juan Luis Sanchez de Muniain bozeramailearen ustez. Haren esanetan, Bilduk eta Amaiurrek ''ETAko kideak direnak edo ETAko kideak izan direnak'' justifikatzeko erabiltzen dituzte erakundeak.

Sanchez de Muniainentzat, ''eragin gutxi'' du erabakiak praktikan, Sorturen ideiak berez Bildurekin eta Amaiurrekin legeztatuta daudelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea