Politika -

Tortura

Ezenarrok tortura ikertzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari

Aintzane Ezenarrok, Aralarretik kanporatu duten parlamentariak, 1960tik gaur egunera arte tortura argitzeko ikerketa independente bat bultzatzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari.

Aintzane Ezenarro. Argazkia: EITB
Aintzane Ezenarro. Argazkia: EITB
Aintzane Ezenarro. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezenarro hedabideen aurrean agertu da gaur, Jaurlaritzak joan den asteartean 1960. eta 1978. urteen artean “motibazio politikoko indarkeriaren testuinguruan” izandako biktimen inguruan onartu zuen dekretua aztertzeko.

Patxi Lopezen exekutiboari 1960tik gaur arte izandako torturaren ingurukoak argitzeko ikerketa bultzatzea eskatu dio, hori egiteko “zailena” izan daitekeela onartuta ere.

Lehen dekretua, biktimei egia eta justizia ematen baino, erreparazio ekonomikoan zentratu izana deitoratu du, benetan inportantea bestea bada ere, horren ustez.

Biktima izaera aitortuko duen batzordeak interpretazio “irekia” egin beharko duela gaineratu du, eta inpunitatea izan den kasuetara edo tartean funtzionario publikoak izan direnetara bakarrik ez mugatzeko eskatu du.

Bestalde, giza eskubideen urraketa guztiak lege bakar batean bilduta egon beharko liratekeela esan du Ezenarrok. Terrorismoaren biktimek araudi propioa dute, eta gehiegikeria polizialen eta parapolizialen biktimei aitortza legala egin behar zaiela esan du, eta ez soilik dekretu bidezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea