Politika -

Erreakzioa

'Desengainutzat' jo du Aresek EPPKren adierazpena

EPPK "bere kideen ibilbide kriminala defendatzeko, berriz, gatazkaren teoria faltsuaren atzean" azaltzea kritikatu du Aresek.

"desengainutzat" jo du.
Rodolfo Ares.
"desengainutzat" jo du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren adierazpenari erantzun dio Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak eta "presoen etorkizuna ez da taldeko irteera baten baitan egongo", adierazi du. Ildo honetan, adierazpena "desengainutzat" jo du.

Aresentzat argi gelditu da kolektiboa "errealitatetik at" bizi dela, izan ere, "legeak amnistia onartzen ez duela dakiten arren, beste behin aldarrikatu egin dute", nabarmendu du.

EPPK "bere kideen ibilbide kriminala defendatzeko, berriz, gatazkaren teoria faltsuaren atzean" azaltzea kritikatu du Aresek. Horregatik, "helburuak lortzeko indarkeria alferrikakoa izan dela onartu ez dutela utzi dute beste behin agerian", Aresen iritziz, eta batik bat, "ez dute ulertu etikoki eta politikoki ez dagoela justifikaziorik ".

EPPKren adierazpenak gatazkak biktimak eragin dituela onartzen duen arren, "biktimen eta borreroen mina alderatu nahi dutela" kritikatu du Aresek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea