Politika -

ETAko presoak

EPPK-k onartu du ez dela kaleratze kolektiborik egongo

Presoek kartzeletan egindako eztabaidaren hainbat ondorio aurreratu ditu Europa Pressek, kolektiboak larunbat honetan Gernikan egingo duen aurkezpenaren bezperan.

Presoen kolektiboaren prentsaurrekoa (artxiboko irudia). EFE
Presoen kolektiboaren prentsaurrekoa (artxiboko irudia). EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irtenbide kolektibo baten alde egin du EPPK-k (Euskal Preso Politikoen Kolektiboa), nahiz eta kaleratze kolektiborik egongo ez dela onartu.

Presoen kolektiboaren ustez, 'Langariz Bidea' ''agortuta'' dago, eta, ''salbuespen neurriak'' amaitzen baldin badira, pausoak emateko prest omen daude.

Egungo egoeraren inguruko hausnarketa egin dute presoek, eta, indarkeria behin betiko bukatutzat ematez gain, indarkeria horren biktimei egin diete aipamen, kartzeletan egin den eztabaidaren berri Europa Press agentziari eman dioten iturrien arabera.

Ofizialki, larunbat honetan emango du Euskal Preso Politikoen Kolektiboak ondorio horien berri, Gernikan. Bertan, ''batasun irudia'' eskaini nahi dute presoek, haien arteko batasuna ''zalantzan'' jarri dutenen aurrean.

Presoek uste dute Gobernuak, egungo legedian aldaketarik egin gabe, kaleratzeei ekin behar diela. Horien ustez, ''legeak hori egiteko aukera ematen du'', eta, beraz, neurri horrek ez du ''kostu politiko edo judizialik''.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea