Politika -
Polizia-operazioa
Ezker abertzaleak 'betiko errepresiora' jo izana salatu du
Komunikatu batean, ezker abertzaleak "elkartasuna" agertu die atxilotuei eta haien senideei, eta atxiloketen kontrako protestetan parte hartzeko deia egin du.
Erredakzioa
Ezker abertzaleak "betiko errepresio-ekintza antzuekin" lotu ditu igande honetan Frantzian egindako atxiloketak. Polizia operazioan Oroitz Gurrutxaga ETAko aparatu militarreko eta kide berriak lortzeko aparatuko ustezko burua atxilotu dute, Xabier Aranburu laguntzailearekin batera.
Komunikatu batean, ezker abertzaleak "elkartasuna" agertu die atxilotuei eta haien senideei, eta atxiloketen kontrako protestetan parte hartzeko deia egin du.
Gainera, atxiloketok ETAk Espainiako eta Frantziako Gobernuarekin elkarrizketa zuzena hasteko asmoa agertu eta horretarako ordezkaritza izendatu eta bi astera gertatu direla azpimarratu dute. Horrekin batera, Nazioarteko Egiaztatze Batzordearen azken adierazpenak ere nabarmendu dituzte.