Politika -

Kopa finala

Auzitegi Nazionalak errefusatu egin zuen 2009ko txistuak ikertzea

Santiago Pedraz epaileak ezarri zuen adierazpen askatasunak babestuta zeudela txistuak.

Erregearen eta Espainiako ereserkiaren aurkako txistuak izan ziren unea, 2009ko Kopa finalean. EFE
Erregearen eta Espainiako ereserkiaren aurkako txistuak izan ziren unea, 2009ko Kopa finalean. EFE
Athletic eta Bartzelona arteko 2009ko finaleko txistualdi polemikoa

01:04

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epaileak errefusatu egin zuen 2009ko Kopa finalean Juan Carlos erregearen eta Espainiako ereserkiaren aurka Athleticeko eta Bartzelonako zaleek egindako txistuak ikertzea, adierazpen askatasunak babestuta zeudela argudiatuta.

Horrenbestez, atzera bota zuen DENAES fundazio ultraeskuindarrak txistuen sustatzaileen aurka aurkeztutako kereila.

Epailearen esanetan, txistuak ez ziren "iraingarriak" izan, eta ez zuten sustatzen "gorroto nazionala".

Aipatu finala 2009ko maiatzaren 13an jokatu zuten Athleticek eta Bartzelonak, Mestallan (Valentzia), eta Catalunya Accio eta Esait plataformek erregeari eta ereserkiari txistu egitea eskatu zuten.

DENAES fundazioak Espainiako nazioa eta erregea iraintzea eta gorrotoa sustatzea leporatu zien plataformei.

Dena dela, Pedrazek argudiatu zuen txistuak ez zirela "delitu" izan, eta, beraz, ez zutela zigorrik merezi.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea