Politika -

Eusko Legebiltzarra

Baketikek bakerako lantaldea babestu du, 'irekia' delako

Jonan Fernandez bakerako ikasketen zentroko zuzendariak uste du "oso zaila" dela "hasiera-hasieratik denak mahai baten inguruan elkartzea".

Jonan Fernandez Baketik Bakerako ikasketen zentroko zuzendaria. Argazkia: EITB
Jonan Fernandez Baketik Bakerako ikasketen zentroko zuzendaria.
Jonan Fernandez, bake eta bizikidetzarako lantalderen lehen gonbidatua

00:55

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jonan Fernandez Baketik Bakerako ikasketen zentroko zuzendariak Legebiltzarreko elkarbizitzarako eta bakerako lantaldea babestu du, lanerako metodo "irekia" eskaintzen dielako sektore politiko eta sozial guztiei, haien ekarpenak jasotzeko aukera ematen duelako.

Fernandezek lantaldean parte hartu du gaur eta ondoren egin ditu adierazpenok. Lantaldean izan den Legebiltzarretik kapoko lehenengo eragilea izan da Baketik.

Elkarriren koordinatzaile izan zenak begi onez jo du lantaldea osatzen duten alderdiek (EAJ, PSE-EE, PP, Aralarretik kanporatutako legebiltzarkideak eta Ezker Anitza-IU) diskrezioz eta "borroka mediatikotik" kanpo lan egin nahi izatea.

Elkarbizitza eta adiskidetze alorrean ekimenak sustatzerako garaian adostasuna ezinbestekoa dela esan du Fernandezek. Horren harira azaldu duenez, "nire ekarpenaren ideia nagusia honakoa da: elkarbizitzarekin eta adiskidetzearekin lotuta egiten den oro adostasunean oinarritu behar da, eta horrek, egungo egoera zailean, denon esfortzu handia eskatzen du". "Zaila da hasiera hasieratik denak elkartzea"

Bakerako lantaldea duela hilabete osatu zen. EA eta UPyD kanpoan geratu ziren, eta ezker abertzaleak gogor kritikatu zuen. Ezker abertzaleak berdintasun egoeran parte hartu nahi zuen gainerako alderdiekin.

Baketiken zuzendariarentzat egungoa bezalako prozesuek "irekiak izan behar dute eta denak hartu behar ditu kontuan". Hala ere, aitortu du "oso zaila" dela "hasiera-hasieratik denak mahai baten inguruan elkartzea" eta "baten bat" falta izatea "arazoa" dela, baina "ateak irekita" daudela azpimarratu du. Hori dela eta, "ateak irekita dituen prozesua" dela esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea