Politika -

Kartzela-politika

Rajoyrentzat presoena ez da 'funtsezko gaia'

Biktimei bere kontrako manifestazioa egiteko arrazoirik ez ematea espero du Espainiako Gobernuko presidenteak, izan ere, "legeak dioena" aplikatu besterik ez omen du egingo.

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea. Argazkia: Efe
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea.
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak espero du biktimei ez dizkiela bere kontra manifestazioa egiteko arrazoirik emango, "legeak dioena" aplikatu besterik ez baitu egingo.

Barkamena eskatu duten ETAko presoak Euskal Herriko presondegietara eramango ote dituzten galdetuta, Rajoyk azpimarratu du "legeak dioena" egingo duela, eta legean ez omen du jartzen presoek non egon behar duten.

"Ez dugu negoziatuko, ez dugu ETArekin ezer hitz egin behar eta presoen kontua legeak esaten duenaren mende dago, eta legeak ez du esaten presoek non egon behar duten", berretsi du. Gainera, argi adierazi du presoen gaia ez zaiola "funtsezkoa" iruditzen: "Orain ez dago kartzela-politika aldatzeko asmorik".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea