Politika -

Hauteskundeak

Hollande, Frantziako presidente

Hollande Frantziako bosgarren errepublikako bigarren presidente sozialista izango da. Krisia ekonomikoa hasi zenetik boterea galtzen duen hamabigarren agintari politikoa da.

Hollanderen jarraitzaileak, garaipena ospatzen Bastillaren plazan. EFE
Hollanderen jarraitzaileak, garaipena ospatzen Bastillaren plazan. EFE
Hollanderen jarraitzaileak, garaipena ospatzen Bastillaren plazan. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

François Hollande izango da Frantziako hurrengo presidentea. Hautagai sozialistak botoen % 51,5 lortu du Frantziako hauteskundeetan. Nicolas Sarkozy arerioak, aldiz, % 48,5a, Barne Ministerioak emandako datu ofizialen arabera.

Claude Gueant Barne ministroak azaldu egin du datuak "behin-behinekoak" direla, izan ere, botoen % 90 zenbatu dute.

Gueantek aditzera eman duenez, Hollandek 14,17 milioi boto jaso ditu eta Sarkozyk 13,14 milioi.

Beraz, Frantziako ezkerra Eliseora bueltatuko da duela 17 urte François Mitterrand presidente izan zenetik. Hollande, 57 urtekoa, Frantziako V. Errepublikako zazpigarren presidentea izango da.

Sarkozy, krisiaren beste biktima bat

Sarkozyren porrotarekin dagoeneko 12 dira Europan 2010etik kargua galdu duten buruzagi politikoak, izan ere, urte hartan hasi zen Europan ekonomia eta finantza krisia.

Azken bi urteetan hautesleek boterean izan direna lderdiak zigortu dituzte, ideologia kontuan izan barik. Hala ere, ondorioetako bat ultraeskuindarren gorakada izan da. Alderdi horiek ideia nazionalistak, xenofoboak eta Europaren kontrakoak bultzatu ditzute.

Parte-hartzea

Bigarren itzuli honetako parte-hartzea % 80koa izan da. Arratsaldeko 17:00etarako, hautesleen  % 71,96k botoa eman du, lehen itzulian baino pixka bat handiagoa (%70,59), baina 2007ko hauteskundeetan, ordu berean, izandakoa baino lau puntu baxuagoa.

Eguerdian parte-hartzea % 30,66koa zen,apirilaren 22ko lehen itzulikoa baina pixka bat altuagoa. Orduan, eta ordu berean, % 28,29koa izan zen, Frantziako Barne Ministerioaren arabera.

2007ko hauteskundeetako parte-hartzea, ordea, altuagoa izan zen. Nicolas Sarkozy eta Ségoléne Royal hautagai sozialistaren aurrez aurrekoan, eguerdian, frantziarren % 34,11k eman zuten boza.

Hautagaiak

Nicolas Sarkozyk eta François Hollandek, goizeko lehen orduan eman dute boza.

Frantziako hauteslekuek 08:00etan ireki dituzte ateak eta 20:00etan itxi. 45,5 milioi lagunek izan dute boza emateko eskubidea hurrengo  bost urteetanko presidentea hautatzeko.

Lehen itzulian François Hollande gailendu zitzaion Sarkozyri eta botoen % 28,63 eskuratu zituen. Nicolas Sarkozyk, ordea, % 27,08.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea